XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumea ohoratua da, haurrak ongi zainduz, bere senarrarekin egoten bada...

Emazte izatearen zoritxar hura salbatzen duen ezkontzako sakramendua aipatzen dugunaz geroz, berriro hitzetan murgil gaitezen.

Ezkondu ala ez, emaztea emazte; gelditzen da, gizonak senar solasa ardiesten duelarik promozino gisa.

Jujamendu edo endelgamendu oneko arra dugu beraz senarra: sena+arra. Bestela ere ulert daiteke hitz hori, latin senior (zaharren)etik datorrela jakinik.

Pentsemazue hitzak zein diren bitxiak eta esankorrak aztertzen baldin badira!.

Gure ohiduretan, bertso edo kantuetan, emakume ixilak, plegatuak, fededunak, haurrez kargatuak guti aipatzen dira.

Gehienak eskema horrekin bat bazetozelakoan.

Beste marimutiko, gizonkari, edale, pipatzale, buhame, zarpail, alfer (auher, nagi) haiek sor arazi literatura polita badugu.

Adibidez, 1918 urteko Eskualduna Baionako astekarian bildu bertso kroskante hauek uzten dizkizuet: .